Hotel Niza
reservas@hotelniza.com | (+34) 943 42 66 63
Hotel Nizaeu.hotelniza.com

Kontxako hondartzaren aurrean ezin hobeto kokatutako hotela. Bista ezin hobeak

Hotel hau aukeratu genuen Kontxako hondartzaren erdialde parean bertan duen kokaleku estrategikoarengatik. Oso egokia hiriko edozein puntutara oinez joateko, batik bat gu bezala trenez iristen bazarete (geltokitik oinez 10 minutura). Hotelaren web-orrian adierazten dute bistak dituzten gelek (40etatik 18k) besteen prezio bera dutela, eta bat edo beste ematea erabilgarritasunaren mende dagoela, baina bistak dituen bat eskatzean prezio handiagoa eman ziguten. Dezente gehiago igotzen zenez, baztertu egin genuen eta bistarik gabeko gela batekin “konformatu” ginen. Ezustekoa izan genuen hotelera iristean eta gelan sartzean, azkenean 4. solairuan gela bat eman zigutelako, balkoi txiki bat zuena itsasora ematen duen fatxadan, Kontxa osoaren panoramika eder batekin. Eskerrik asko hemendik hoteleko arduradunei! Gela oso polita zen, ohe onak, nordikoarekin, berogailu ona, bainugela oso txukuna, denetariko “amenitiak” (xanpua, gela, orrazia, zapatak garbitzekoa, etab.) eta ile-lehorgailua zituena. Oraintsu birmoldatua dirudi denak, baina zona komunetan, igogailua barne, garai bateko estiloari eutsiz. Hotelaren etxabeetan pizzeria bat dago (ez genuen bisitatu) eta pasealekura ematen duen kafetegi atsegin bat du… Laburbilduz, hotel perfektua guk pasatu genuen asteburu perfektu baterako. A! Nabarmentzekoa da gaur egun (ez dakit beti hala den) Eusko Jaurlaritzaren sustapen bat dutela, gelaren prezioaren % 20ko deskontua eskaintzen duena gutxienez 2 gauez geratzen bazara (adierazi ziguten erreserba egitean).

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© NIZA Hotela 2013 LEGEZKO OHARRA COOKIES : (+34) 943 42 66 63 reservas@hotelniza.com
Facebook Instagram
trivago widget
Los mejores (Hotel 1ª línea de playa) San Sebastián