Historia
reservas@hotelniza.com | (+34) 943 42 66 63
Hotel Nizaeu.hotelniza.com

Historia

HistoriaHistoria

Niza Hotelaren historia 1908an hasi zen.
Juana Eguren andrea, Zumarragan jaioa, ostalaritzan (Zumarragako Paraiso Hotelean) jarduten zuen familiakoa, Donostiara iritsi zen mendearen hasieran eta Biarritz Hotela erosi zuen Zaragoza plazan. Juan Juantegui jaunarekin ezkonduta, lau seme-alaba izan zituen: Amparo, Maritxu, Carmen eta Antonio.

1908an Zubieta kaleko txaleta erosi eta Niza Hotela eraiki zuen.
Hotelaren Zuzendaritza haren iloba Mª Luisa Alvaro andreak eraman zuen.
Neguan itxita egoten zen eta Biarritz Hotelera joaten ziren bizitzera. Han, Juana andreak, nortasun aparteko emakumeak, kontu guztiak eramaten zituen ekonomiari, kontrolari, kudeatzailetzari eta abarri zegokienez.
Gerra Zibilean zehar, beste bi solairu eraiki ziren Niza Hotelean, eta gaur egun altuera hori du. Ostatu hartuta eta mantenu osoko erregimenean zeuden bezeroek Biarritz tabernan dastatzen zituzten Linder jaunak, Kaiser alemanaren sukaldari ohiak, prestatutako platerak.

Hirurogeiko urteen amaieran, Juana Eguren andrea hil egin zen eta Juantegui familiak bere ondarea banatzeari ekin zion. Biarritz Hotela saldu eta hotel gisa desagertu zen. Eduardo eta Gonzalo Chillidak eskuratu zuten Niza Hotelaren jabetza, haien guraso Carmen Juantegui andrea eta Pedro Chillida jauna hildakoan.

1970ean, jabe bakar gisa geratu ziren Eduardo Chillida, haren emazte Pilar Belzunce eta zortzi seme-alabak.

Iturriaga arkitekto jaunak zuzendutako eraberritze handi bati ekin zitzaion; izan ere, solairu bakoitzean bainugela zuten bi gela soilik zeuden, eta beste bainugela komun bat lau gelatarako. Bainugela osoa jarri zitzaien denei, egitura guztiak indartu ziren eta hotelaren osaera gaur egun dagoen bezala geratu zen.
Hotelaren historiaren zati txiki bat bere egongelan dago, bere sortzaile Juana Eguren andrearen eta Juan Juantegui jaunaren erretratuak buru direla.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© NIZA Hotela 2013 LEGEZKO OHARRA COOKIES : (+34) 943 42 66 63 reservas@hotelniza.com
Facebook Instagram
trivago widget
Los mejores (Hotel 1ª línea de playa) San Sebastián